Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak Sakanan

Komunitatea egiteko, boluntarioak

Guaixe 2020ko mai. 22a, 13:55

Iturmendin egin zen Ongi Etorri futbol topaketan hainbat sakandar elkartu ziren.

Bakarrik dauden atzerriko adingabeei ikasketetan edo bestelako egitekoetan laguntzeko, babesa emateko edota aisialdiko jarduerak egiteko boluntarioak behar dira.

Sakanan bakarrik dauden atzerriko adingabeak joan den urtetik daude. Iturmendin egoitza batean eta Altsasun etxe batean. Nafarroako Gobernuaren ardurapean daude. Baina Sei elkartearen bidez boluntarioak haiekin lanean hasi ziren udazkenean, adingabeei harrera egin eta laguntza ematen aritzen dira. Eta Sakanan egiten diren ekimenetan ere parte hartu dute. Sei elkarteko kide Maite Zigandak azaldu zigunez, “garrantzitsuena da beraiei harrera ona egitea, parte sentitzeko eta, horrela, euren bizitza aukera berberekin bizi dezaten”. 

Ikasturtea despedituta, udarako boluntario bila dabiltza Sei elkartean, adingabe horiei gizarte eta hezkuntza arlotan akonpainamendua egiteko eta aisialdiko jardueratan aritzeko. Iturmendin maiatzean eta garagarrilean, ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara eta udan astearteetan 10:00etatik 14:00etara eta ostegunetan 11:00etatik 14:00etara. Altsasu, berriz, udako ostiraletan 11:00etatik 14:00etara izanen da. Bakarren batek gazteren baten mentore edo aholkulari izan nahi badu, horretarako ere badu aukera. Aholkulari izan nahi dutenek egokia zaien orduan egiteko aukera izanen lukete.  

Harremanetarako
Interesa dutenek 948 239 739 edo 673 329 449 telefonoetara hots egin dezake edo gestorasocial@asociacionsei.org e-postara idatzi. Informazio gehiago www.asociacionsei.org web orrian opatu daiteke. Ekarpenak ere jasotzen dituzte. 

Erlazionatuak