Urte bikoitia da eta Bakaikuko Udalari zegokion aurten Trinitateko ospakizunak antolatzea. Baina COVID-19 gaitza dela eta Bakaikuko Udalak erabaki zuen festa bertan behera uztea, “toki publikoetako osasun publikoa eta segurtasuna zaintzeko eta babesteko segurtasun neurriak betetzen direla ziurtatzea ezinezkoa delako”. Erabakiak berarekin ekarri du Santa Marina ermitara joateko ibilgailuekin baimenik ez egotea, ezta bestelako baimenik ere. Beraz, bakaikuarrek eta iturmendiarrek ermitara oinez edo bizikletan igo beharko dute.