Zer egin daiteke hirugarren fasean?
Hauek dira Nafarroako Gobernuak zehaztu dituen aldaketak:
- Nafarro osotik mugitu, mugak zeharkatu gabe.
- Denda guztiak zabaldu ahal izango dituzte eta edukiera %50koa izango da.
- Tabernetako terrazen edukiera %75ekoa izango ahalko da, eta tabernaren barruan bi heren. Oraindik ezingo da barran kontsumitu. Nafarroako Gobernuak aukera hori astebetez atzeratuko du pertsonen arteko distantzia gordetzeko zailtasunagatik.
- Elkarteak zabaltzeko aukera izango da. Hala ere, Nafarroako Gobernuak ez du piperoen edo bajeren irekitzea baimendu.
- Haur eta gazteendako aisialdirako ekintzak baimentzen dira. AIre librean egiten badira, gehienez edukieraren erdia beteta. Ezingo dute 200 parte hartzaileren kopurua gainditu. Leku itxietan egiten badira edukieraren heren bat izan beharko dute. Nafarroako Gobernuak ludotekak, udako kanpalekuak eta antzekoak ekaineko azken astera atzeratzea gomendatu du.
- Hiletetara 50 pertsona joan ahal dira aire zabalean egiten badiera, eta 25 leku itxietan egitekoetara. Ehorzteko segiziora eta errauketetara 50 pertsona joan ahaldko dute. Kultu lekuetako edukiera %75ekoa izango da.
- Nafarroako Gobernuak gomendatu du udal igerilekuak zabaltzekotan udako azken astean zabal ditzatela. Sakanako udalak lanean ari dira.
.