Sarien banaketa

Guaixe 2020ko uzt. 23a, 12:28
Miren Arregi Olivenza 2020ko Inauterietako argazki lehiaketaren irabazlea.

Otsailean inauteriak ospatu ziren Sakanan, eta Guaixek argazki lehiaketa antolatu zuen. Irabazleak jakinarazi zirenean, alarma egoera ezarri zen eta irabazleek ezin izan zituzten bere sariak jaso. Azkenean, lehiaketetako irabazleek jaso dituzte haien sariak

Inauterietako argazki lehiaketan bi sari banatu ditu Guaixek: alde batetik argazki bozkatuenaren saria Miren Arregi Olivenzaren Begirada argazkiak irabazi zuen. Errigora saski berdea eta Guaixe25 kit-a irabazi du altsasuarrak. Bestetik, zozketaren irabazlea Juan Carlos Irigoyen uhartearrarendako izan da. Errigora saski beltza eta Guaixe25 kit-a jaso du Irigoyenek. 

Esan bezala, parte hartu zuten argazki guztiekin martxoaren 11n zozketa egin zen Sortea2 aplikazioaren bidez, eta irabazleak martxoaren 13ko Guaixe astekarian publikatu ziren, baina hurrengo egunean Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen eta konfinamendua hasi zen. Hortaz, irabazleek ezin izan zuten sariak hartu. Egoera normalizatu denean irabazleek, azkenean, jaso dituzte haien sariak. 

Aurtengo udan ere, Guaixek udako argazki lehiaketa eginen du. Laster oinarriak plazaratuko ditu. 

Egunean behin
Beñat Agirre izan zen Egunean behin jokoaren hirugarren denboraldiko Sakana taldeko irabazlea, eta berak ere, azkenean, saria jaso ahal izan zuen: Guaixe25 kit-a. 

Azken denboraldiko irabazlea rOmn izan da, eta saria jaso ahal izateko gurekin harremanetan jartzea eskatzen diogu: 948 564 275.