Azalik politena

Guaixe 2020ko uzt. 24a, 11:34

'San Joan zen' azala izan da bozkatuena Guaixek ikasturteko azalik politena aukeratzeko martxan jarri duen bozketan. 

San Joan ospakizunak bertan behera gelditu zirenez, Guaixek udako solstizioren elementu garrantzitsuenari protagonismoa eman nahi izan zion ekainaren 19ko Guaixe astekarian: Sua. Sakandarrek haien bozkekin ikasturteko azalik politena dela erabaki dute. Bigarren bozkatuena Emakumearen egunerako Iune Trecet Obeso Guaixeko maketatzaileak egindako ilustrazioa daraman azala izan da, eta hirugarren lekuan garilaren 3ko Bizi berrirantz adingabeko atzerritarrak dituen protagonista geratu da, Sei elkartearen argazki eder batekin.

Parte hartzaile bazkideen artean Landarlan elkarteak eskainitako 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala, liburua eta hiru ipuin, eta Guaixe25 poltsa, txapak eta boligrafoa zozketatu dugu, eta irabazlea Ana Barroso Benito izan da.