Ongi etorria zortzi arakildar berriri

Guaixe 2020ko abu. 7a, 10:50

Arakilgo Egunik ez zen ospatu, baina garagartzaroaren 24an 2019an jaiotako umeei harrera eta boluntarioei aitortza egin zitzaien

Arakilgo Eguna bertan behera gelditu zen, baina Arakilgo Udalak ez zion urteroko ohiturari utzi eta eta aurreko urtean jaiotako umeei harrera egin eta ibarreko ttattarra oparitu zien. Guztira zortzi ume izan ziren udalaren ongi etorria jaso zutenak: Neizan Koldo Millo erroztarra, Leo eta Janire Erbiti egiarretarrak, Xabier Taboada satrustegiarra eta Unax Alegre, Javier Ganuza, Amaia Uharte eta Aner Moreno ihabardarrak. Tttattarrak nork bere herrian jaso zituen, eta ez, ohi denez, Itxasperriko ermitan. 

Han ordea, pandemiari aurre egiten lan egin duten boluntario sareko kideei aitortza egin zien udalak 21 kide dira baina haien izenean lau izan ziren omenduak: Mª Angeles Zabaleta (sareko adinduena), Migel Ramirez (sareko gazteena), Migel Marcos Crespo (jostunen izenean) eta Jauregi. Laurei aurreskua dantzatu zieten. Sareko gainontzeko taldekideek etxean jasoko dute oroigarria. 

Argazkiak: Arakil Kultura.

Erlazionatuak