Bertako hazi eta landareak sustatzeko tailerrak

Guaixe 2020ko ira. 4a, 09:50

Jendea Aralarren Arakilera begira.

Egiarretako frontoian, irailaren 11n, 17:00etan, Arakilgo antzinako sagarrondo barietateen txertaketa. Eta Lakuntzako frontoian, irailaren 25ean, 17:00etan, haziak biderkatzeko eta gordetzeko. 

Ibarreko antzinako nekazaritzako haziak eta nekazaritza ohiturak berreskuratzeko eta balioesteko helburuz, Arakilgo Udalak, Sakanako Garapen Agentziak eta Arrea elkarteak Arakilgo biodibertsitatea eta ekosistema berreskuratzeko proiektua martxan dute. Egitasmoaren barruan, nekazaritzako biodibertsitatea berreskuratzeko interesa eta proiektuan lagundu nahi duten pertsonei zuzendutako bi tailer antolatu dituzte.   

Egiarretako tailerrari hasiera emateko Oihana Olaberria Jaka alkateak eta Ester Monterok egitasmoaren berri emanen dute. Ondoren, Carlos Mirandak Nafarroako Unibertsitate Publikoko sagarrondo barietateen germoplasma bankuaren aurkezpena eginen du. Segituan Carlos Gilek txertaketari buruzko tailerra emanen du, eta Arakilgo hainbat sagarrondo barietate txertatuko dituzte. Horregatik, Egiarretara joaten direnek labana zorrotz bana ekarri behar dute. Txertatutako zuhaitz txiki horiek ibarrean landatzeko emanen dituzte. Beti ere, haiek mantentzeko konpromisoa hartzen duten pertsonen artean banatuko dituzte.
ailerrean izena eman nahi dutenek 634 584 226 telefonora hots egin edo arakilkultura@gmail.com e-postara idatzi behar dute. Hilaren 9ra arte eman daiteke izena. 25 plaza besterik ez daude. 

Bestetik, Lakuntzako frontoiak baratze-haziak gordetzeari eta ugaritzeari buruzko saio hartuko du irailaren 25ean. Hartan izena emateko info@lakuntza.eus e-postara idatzi edo 650 866 423 telefonora hots egin behar da. Horretan ere aforoa murritza izanen da. Bi tailerretan aulkiak egonen dira. Eta, jakina, COVID-19agatik osasun segurtasun neurriak hartu beharko dira. 

Egitasmoaz
Proiektu horren barruan, hainbat ekintza egiten ari dira, besteak beste:
rakilgo antzinako barietateak aurkitzea eta babestea; herritarrak gaitzea eta sentsibilizatzea, topatutako barietateak zaintzeko ardura hartuko duen talde bat sortze aldera edota germoplasma-bankuekin lankidetzan aritzea, horietan dituzten Arakilgo barietateak hemen ugaritzeko.

Erlazionatuak

Nekazaritzaren kultura berreskuratuz

Erkuden Ruiz Barroso 2020 eka 01 Arakil