Nekazaritza Ibilgailuen Azterketa Teknikorako garaia

Guaixe 2020ko ira. 15a, 11:17
Traktorea Zuhatzu eta Satrustegi artean.

Joan den astean Arakil aldean egin ziren azterketak eta hilaren 29an Ziordian despedituko dira.

Uzta garaia despedituta, lurra goldatuta, nekazaritzako ibilgailuak legediak ezarritako araudia eta segurtasun neurriak betetzen dituzten aztertzeko garaia heldu da Sakanara. Nekazaritzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) joan den astean Irurtzunen, Ihabarren eta Uharte Arakilen egin zuten. Azken herri horretan atzo despeditu zuten IAT. Sakanako gainontzeko herrietan hurrengo egunetan egonen dira IAT egiten. Gainontzeko ibilgailuek, quadak eta ziklomotorrak barne, IATko estazio finko batean pasa behar dute azterketa. 

Egutegia  
Eguna Herria
Irailak 15 Arbizu
Irailak 16 Lizarraga
Irailak 17 Unanu
Irailak 18 eta 21 Etxarri Aranatz
Irailak 22 eta 23 Iturmendi
Irailak 24 eta 25 Altsasu
Irailak 28 Olatzagutia
Irailak 29 Ziordia