Martin Zelaia

"AHT merkantziak eramateko ez da batere fidagarria"

Beleixe Irratia 2020ko ira. 23a, 18:40

Nafarroako Parlamentuaren Lurralde Kohesio Batzordean Sustrai Erakuntza fundazioko kideak izan ziren atzo.

Abiadura Handiko Trena merkantziak eramateko zailtasunak izanen duela azaldu zuten. Horretarako, prestatu duten txostenaren berri eman zuten. Fundazioko kideekin batera urtetan Etxarri Aranazko eta Altsasuko tren geltokietako buruzagi izandako Arturo Carreño Parras bere esperientziaren berri eman zuen. Horretan oinarrituta gaur egungo trenbideak tren gehiago har ditzakeela adierazi zuen. Horren guztiaren berri eman du fundazioko kide Martin Zelaiak.