Gorka Ovejero Ganboa

Herri txikiek Internet konexio ona amets

Gorka Ovejero Ganboak, Arruazuko alkate eta Sakanako Mankomunitateko Telekomunikazio Batzordeko burua, Guifinet fundazioarekin landu duten aurreproiektuaz azalpenak eman ditu. Arakilera, Irañetara, Arruazura eta Lizarragara zuntz optiko bidezko Interneta eramatea litzateke helburua.