Udalek musika eskolen lehen urte erdiari dagokion dirulaguntza jaso dute

Guaixe 2020ko urr. 8a, 10:39
Irurtzungo musika eskola hartzen duen eraikina.

Ibarreko bost musika eskolek, guztira gobernutik 122.263,69 euro jasoko dituzte. Aurrekontua udalen eta ikasleen matrikulako ekarpenekin osatzen da.

Hezkuntza Departamentuak musika eskola duten udalei urteko lehen sei hilabetekoaren dirulaguntza ordaindu die. Horren bidez udalek musika eskolen 2020ko funtzionamendu gastu orokorrei zati batean aurre egiteko aukera dute. Izan ere, udal musika eskolen finantzaketa hiru iturritik hornitzen da: udalak, ikasleen kuotak eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza. 

Udala Kopurua
Irurtzun   14.090,67
Lakuntza 14.129,66
Etxarri Aranatz 14.038,90
Altsasu 16.553,51
Olatzagutia 2.319,11
Guztira 61.131,85
Erlazionatuak