22. Korrika 2022an

Guaixe 2020ko urr. 16a, 15:12

2021eko martxoan eginen zen 22. Korrika, baina AEK-k urte bat atzeratzera erabaki du, "denok desiratzen dugun baldintzetan" egin ahal izateko. 

Gaur aurkeztu behar zuten 2021. urtean egin behar zen 22. Korrika, baina koronabirusak sortutako osasun krisialdia dela eta, euskararen aldeko lasterketa atzeratzen dela jakinarazteko baliatu dute ekitaldia. Uda aurretik datorren urteko edizioari eutsiko ziotela esan zuen AEK-k, baina egoera aztertuta 2022. urtean egitea erabaki dute, "pandemiaren transmizioa ahalik eta gehien murrizteko". 

 

Erlazionatuak

Gure erritmora!

Guaixe 2019 api 15 Sakana

Korrikronika

Guaixe 2019 api 12 Sakana