Oihana Gallo San Roman

"Besteak beste, indarkeria matxista giza eskubideen urraketarik larrienetarikoa dela dio adierazpen instituzionalak"

Beleixe Irratia 2020ko aza. 9a, 12:04

Oihana Gallo San Roman Sakanako Mankomunitateko Berdintasun teknikariak Azaroaren 25erako, Emankumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunerako, prestatu duten egitaraua aurkeztu du. 

Lehenengo ekimena escape room didaktiko bat izanen da larunbatean eta igandean, 10:30etik, Olaztiko kultur etxean. Tramankuluak Haur jolasak sakandarrak sortu du Berdintasunaren aldeko joko interaktiboa. Ekimena taldeka egin behar da. Berdintasun zerbitzuak antolatu dituen jarduera guztietarako bezala, parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea: berdintasuna@sakana-mank.eus e-postan.

Berdintasunaren aldeko Escape room-aren inguruko 11 galdera ostiralean Guaixe Astekarian.