Lanbide Heziketa dualaren onurez

Guaixe 2020ko aza. 26a, 13:33
Francisco Manuel Bergera eta Javier Ruiz de Erentxun mahai-inguruan parte hartu zuten.

Sakana Lanbide Heziketa institutuko eta Ingenieria Iradi enpresa altsasuarreko ordezkariek parte hartu zuten Lanbide Heziketa dualaren Nafarroako I. Azoka Birtualean.

Nafarroako Merkataritza Ganberak, Bertelsmann Fundazioaren laguntzarekin, Lanbide Heziketa (LH) Duala azoka birtuala antolatu zuen herenegun. Ikastetxeko ikasketak lantegietako praktikekin uztartzen duen LH dualaren inguruko argibideak eman zituzten jardunaldian zehar. Azken mahai-inguruan LH dualeko protagonistei eman zitzaien hitza eta haien artean hiru sakandar izan ziren hizlari. 

Sakanako Lanbide Heziketako zuzendari Ignacio Urbitarte Cabrerak, besteak beste, azaldu zuen enpresara joandako ikasleei egindako akonpainamenduaren berri eman zuen. LH dualak ikastetxeei eguneratzea eskatzen diela ere azaldu zuen. Ingenieria Iradi enpresako kudeatzaile Francisco Manuel Bergerak ikastetxearekin eta irakasleekin duten harremanaren berri eman zuen. Baita haien enpresara joaten den ikasleak lantegiko postu guztietatik pasatzen dela azaldu zuen. Egindako lanagatik ikasleari ordaindu beharra zegoela ere aipatu zuen. Javier Ruiz de Erentxun, fabrikazio mekanikoko ekoizpen programazioko ikasle ohia, azken lantegi horretan duen esperientziaren berri eman zuen. 

Datuak 
Ganberak jakinarazi duenez, LH duala ikasten duten ikasleen % 70ek lanean bukatzen du. Horregatik, ikasketa mota hori “ezinbestekotzat” jo du. Aldi berean, ekonomia erakundeak, bestetik, nabarmendu du Nafarroako enpresen % 67k ez duela opatzen bere lan eskaintzak betetzeko profil profesionala duten langilerik. Eta gogorarazi du Nafarroan gazteen langabezia % 29koa dela. “Industria iraultza berri baterako aldaketa batean sartuta gaude eta LH dualak malgutasuna eskaintzen du. Etorkizuneko lanbideak LHkoak eta, bereziki, LH dualekoak izanen direla nabarmendu dute antolatzaileek, “egiten ikastea ikasteko modu onena delako”. Gaineratu dutenez, “LH duala enpresendako elementu estrategikoa izan behar du”.