Sakandarrak Lanbide Heziketa dualaren Nafarroako I. Azoka Birtuala

Guaixe 2020ko aza. 23a, 12:09

Azoka birtuala iragartzeko bideoko irudi bat.

Enpresa txiki eta ertainak Lanbide Heziketa dualean parte hartzen duten eragileekin harremanetan jartzeko, hau da, prestakuntza-zentroekin, hezkuntza-agintaritzekin eta ikasleekin. Dagoeneko 160 parte-hartzaile baino gehiago ditu azokak.

Nafarroako Merkataritza Ganberak, Bertelsmann Fundazioaren laguntzarekin, Lanbide Heziketa (LH) Duala azoka birtuala antolatu dute biharko. Azokan zehar, enpresa txiki eta ertainek Ganberaren eta LH dualerako Aliantzaren aholkularitza pertsonalizatua izan ahal izango dute, eta hainbat hitzaldi izanen dira, baita stand birtualak eta harremanetarako eremua ere. Azken horretan profil profesionalen eta Lanbide Heziketako zentroetako ikasleen bila ari diren enpresen arteko elkarrizketa sustatuko da. Azokako mahai-inguru batean parte hartuko dutenen artean daude Sakana LH institutuko zuzendari Ignacio Urbitarte Cabrera eta Ingenieria Iradi enpresa altsasuarreko kudeatzaile Francisco Manuel Bergera.  

Azoka birtualak hitzaldi eta mahai inguruez aparte, hainbat foro izanen dira eta haien bidez informazioa jaso, enpresekin edo ikastetxeekin harremanak egiteko aukera izanen da. Gainera, laguntzen duten erakundeen stand birtualak bisitatzeko aukera izanen da. Azokan parte hartzeko www.fpdualnavarra.com webgunearen bidez eman daiteke izena. 

Lanbide Heziketa dualak bide luzea du egiteko estatuan, baina etorkizunerako aukerak hobetu egin dira azken urteotan. Izan ere, LH duala egiten duten ikasleen kopurua 2012. urtean 4.292 izatetik 2018. eta 2019. urteetan 26.340 izatera igaro da, eta ikastetxeen kopurua 173 izatetik (2012/13) 991 izatera (2018/19). Lanbide Heziketako graduatuen % 70ek lana aurkitzen du bere sektorean

Egitaraua

  • 09:30-09:40
    Aurkezpena eta ongi etorria. 
  • 09:40-10:00
    Mustutzea eta erakunde-agurra:
    • Javier Taberna, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako presidentea. 
      Francisco de Belil, Bertelsmann fundazioko lehendakari ordea eta Gironako Printzesa fundazioko presidentea.
    • Carlos Gimeno, Nafarroako Gobernuko hezkuntza kontseilaria. 
  • 10:00-10:30
    Hitzaldia: Kalitatezko LH duala, enpresendako etorkizuneko aukera. Hizlaria: Guillem Salvans, Bertelsmann fundazioko Senior Project Managerra. 
  • 10:30-11:30
    Enpresen esperientziak eta praktika onak: Volkswagen Nafarroa, Leitat Technological Center, Derypol eta R. Martí Callis SA. 
  • 11:30-12:15
    Zergatik LH duala da gure gazteen enplegagarritasunean eta gure enpresaren hazkunde errentagarrian funtsezkoa. Hizlaria: Juan Carlos Cubeiro, coaching eta talentuaren garapenean aditua, Human Age Instiuteko aholkularitza kontseiluko kide. 
  • 12:15-13:00 Protagonisten ahotsa mahai-ingurua. Ikasleek, enpresek eta ikastetxeek beraien esperientzia kontatuko dute.
    • Miren Garate, Salestarren ikastetxeko Arte Grafikoen departamentuko buru eta LH dualeko arduraduna.
    • Adela Isaacs, Graficas Ulzama enpresako giza baliabideetako arduraduna.
    • Nuria Caballero, diseinu eta ekoizpen grafikoaren kudeaketako ikasle ohia.
    • Ignacio Urbitarte, Sakana LH institutuko zuzendaria.
    • Francisco Manuel Bergera, Ingenieria Iradi enpresako kudeatzailea.
    • Javier Ruiz de Erentxun, fabrikazio mekanikoko ekoizpen programazioko ikasle ohia.