lander garro

"Euskal zinemak zor historikoa zuen intsumisioarekin"

Erkuden Ruiz Barroso 2020ko aza. 27a, 12:34

1990ko hamarkadan intsumisioaren mugimenduak indar handia izan zuen Euskal Herrian. Amaiera "gazi gozoa" izan zuela esan du Lander Garrok. Orain, intsumisioari buruzko 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala kaleratu du.

Atzo, gaur eta igandean Bi urte, lau hilabete eta egun bat film dokumentala izanen da Iortia kultur gunean. Nafarroako Gobenuak COVID-19ren aurkako hainbat prebentzio neurri malgutu ditu, tartean kultur ekitaldien edukiera eta, ondorioz, sarrera gutxi batzuk gelditzen dira.