'Akelarre' filma Goya sarietan faborita

Guaixe 2021ko urt. 18a, 13:45

Iker Ganuza Taberna da filmaren ekoizleetako bat, eta Espainiako zinema akademiaren bederatzi izendapen lortu ditu; besteak beste, aktore onenaren eta ekoizpen zuzendaritza sailetan. Urbasan zenbait eszena grabatu zituzten, eta Sakanako figuranteek parte hartu zuten ere

Gaur jakinarazi dira Goya sarietako finalistak eta Pablo Aguero zuzendariaren Akelarre filmak bederatzi sailetan izendatuta dago. Aurtengo sarien bigarren izendatuena da Akelarre, Adu filmaren ondoren eta Las Niñas filmarekin berdindua. Iker Ganuza Taberna, Helena Tabernaren Lamia ekoiztetxeetako kidea, ekoizleetako bat da, Urbasan grabatu dute eta ibarreko figuranteek parte hartu dute filman. Goya sarien gala martxoaren 6an izanen da, Malagan. 

Izendapenak:

  • Emakumezko aktore protagonista: Amaia Aberasturi
  • Musika originala: Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi
  • Ekoizpen zuzendaria: Guadalupe Balguer
  • Argazkilaritza zuzendaria: Javier Agirre
  • Arte zuzendaria: Mikel Serrano
  • Jantziteria: Nerea Torrijos
  • Makillajea eta ile apaintzea: Beata Wotjowicz eta Ricardo Molina
  • Soinua: Urko Garai, Josefina Rodriguez, Frederic Hamelin eta Leandro de Loredo
  • Efektu bereziak: Mariano Garcia Marty eta Ana Rubio
  •  

Arrakasta
Egoera berezia bada ere, Akelarre filma arrakastatsua izaten ari zinema aretoetan, baita sarietan ere. Gaur jakinarazi diren Goya sarien izendapenei, Ferzo sarien sei izendapenak gehitu behar zaie. Otsailaren 8an eginen dira, Alcobendasen: Drama film onena, emakumezko aktore protagonista onena, gizonezko aktore onena, musika originala, trailerra eta kartel onenetara izendatuta dago. 

Bestetik, Zinema Idazleen Zirkuluaren Medailara lau izendapen jaso ditu: aktore onena, aktore berri onenea, argazkia eta muntaia. Urrezko Blogo sarietan ere hiru izendapen jaso ditu: emakumezko aktore protagonista onena, emakumezko aktore onenea eta soinu banda original onena.