Berdintasunezko Arakil lortzeko tresna

Guaixe 2021ko ots. 2a, 09:25

Hiriberriko kontzeju-etxean eginen da bilera. Artxiboa

Hiriberriko kontzejuan asteazkenean, 18:30ean, Sakanako Emakumezkoen eta Gizonezkoen arteko Berdintasunerako I. Plana aurkeztuko dute. Aforoa mugatua izanen da

Emakumezko sakandarren aukera eta eskubide berdintasuna bermatzea du helburu ibarreko Berdintasunerako I. Planak. Sakanako Mankomunitatearen eta udalen kudeaketan genero ikuspegia txertatuko duen tresna da, joan den urtean onartu zena. Haren berri arakildarrei emateko Mank-eko Berdintasun Zerbitzuak planaren aurkezpena antolatu du asteazkenerako. Deialdian parte hartzen dutenek planari buruzko informazioarekin batera, plana Arakilera nola egokitu aztertuko dute. Baita  planak ibarrean izanen duen eragina zehaztuko dute ere. Arakilen ondoren, Berdintasun Zerbitzuak  gainontzeko herrietan saioak antolatuko ditu. 

Erlazionatuak