Euskal Telebistaren hirugarren kateak haurrendako euskarazko eskaintza du. Nafarroa ia guztian ikus daiteke, Mendialdean izan ezik. Horregatik, ETB3 Nafarroa osoan ikusteko ekimena abiarazi zuten. Hezkuntzak eta euskalgintzako Sakanako hainbat eragilek eskaera babestu dute. Eta, momentuz, aldarrikapenarekin bat egin dute Uharte Arakil, Arruazu, Ergoiena, Etxarri Aranatz eta Altsasuko udalek. Ekimenaren sustatzaileek Nafarroako Gobernuarengana jo dute ere. Galdetu diote ETB3 Mendialdean ikusteko aukera zertan den, baina ez dute erantzunik jaso.
Nafarroan euskarazko haurrendako telebista katea gaur egun Iruñerrian, Lizarran, Tafallan, Zangozan eta Tuteran ikusteko aukera dago. Nafarroako Gobernuak Baztan-Bidasorako eta Sakanarako mutiplexadore bat eskatu zioten Madrili joan den urteko otsailean, “luze gabe” bi eremuetan ere ETB3 ikus dadin. Nafarroa osorako bertze multiplexadore bat eskatzea ere ez dute baztertu, baina zailtasunak daudela azaldu zuten foru administraziotik. Aurten 13 urte eginen ditugu ETB3 ikusi gabe.