Sakanako agroekologia eskolaren bi hitzordu

Guaixe 2021ko mar. 10a, 19:57
Egiarretan joan den urtea egindako txertaketa tailerra. Argazkia: Arakilgo Udala.

Larunbatean eta asteazkenean frutagintzaren inguruko hitzorduak prestatu ditu.

Arakilgo Udalarena da Bertako barietateak, bioaniztasun haziak proiektua, Arrea elkartea lantzen ari dena, Sakanako Garapen Agentziaren laguntzaz. Ibarreko haziak eta landare barietateak berreskuratzeko ekimen horren barruan bi hitzordu jakinarazi dituzte. Lehena, Neguko zaintzak frutagintza ekologikoan ikastaro teoriko-praktikoa da. Hartan lurra, ongarria, inausketa, txertatzeak, izurriteak eta gaixotasunak aztertuko dira. Izurdiagan eginen da larunbatean, 09:30etik 14:30era eta 16:30etik 18:30era. Parte hartzaileek labana ongi zorroztuta eraman behar dute. Carlos Gilek emanen du ikastaroa. Bigarren hitzordua hilaren 17rako, asteazkenerako da, 16:30etik 18:30era, sagarrondo helduen ber-txertatzea nola egin azalduko du Jose Migel Astizek. 

Ikastaroetan interesa dutenek azkar ibili beharko dute bihar, osteguna, ixten baita izena emateko epea. Horretarako, Arakilgo udaletxera hots egin beharko da 948 500 101 telefonora, edo info@arakil.net e-postara idatzi. 

Erlazionatuak

Nekazaritzaren kultura berreskuratuz

Erkuden Ruiz Barroso 2020 eka 01 Arakil