Jon Arretxearen azkena

Guaixe 2021ko mar. 22a, 11:15

Jon Arretxe idazlea 'Desconfia' liburuarekin. UTZITAKOA

Arbizun bizi den idazleak 'Desconfía' liburua aurkeztuko du asteazkenean, martxoaren 24an, 18:00etan, Iortia kultur gunean. 

Bilboko Afrika txikitik ihes egin ondoren eta Nafarroako Pirinietako herri txiki batean egon ondonre, Toure Parisera iritsi da. Bertan bizitza berri bat du detektibeak. Desconfía Jon Arretxeren Mesfidatu hitzez liburuaren itzulpena da eta etzi, martxoaren 24, asteazkena, 18:00etan, Iortia kultur gunean aurkeztuko du. Solasaldia Altsasuko Liburutegiak, Haritza Tabernak, Arkatz Liburudendak eta Altsasuko Udalak antolatu dute. Gonbidapenak Iortia kultur gunearen txarteldegian har daitezke.