Etxarri eta Bakaiku parte hartze prozesuengatik sarituak

Guaixe 2021ko mar. 22a, 13:36

Bi udaletako ordezkariek etxarriarrei eta bakaikuarrei eskerrak eman dizkiete.

Etxarri Aranazko Udalak eta Bakaikuko Udalak Nafarroako Gobernuaren herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza jaso dute gaur. Etxarri Aranazko Udalaren kasuan aitortza plaza inguruan hobetzeko parte hartze prozesuagatik izan da. Bakaikuko Udalaren kasuan, berriz, herriko hausnarketa estrategikoa egiteko parte-hartze prozesuagatik jaso du aitortza.

Etxarri Aranazko Udalaren kasuan saria Silvia Marañon Chascok eta Eneka Maiz Ulaiar alkateak eta alkate ohiak jaso dute. Bakaikuren kasuan, berriz,  Egoitz Urritza Lazkoz alkateak eta Aner Galarza Barandiaran zinegotziak. Galarza eta Maiz izan dira ekitaldian hitza hartu dutenak.