Hizketan

"Gimnasten lanarekin oso kontentu gaude. Ez dute ikasturte erraza, eta ongi ari dira"

Maider Betelu Ganboa 2021eko apirilaren 8a

Iskiza Sakana gimnasia erritmikoko entrenatzaileetako bat da Olaia Agirre Rodriguez. Berriki Espainiako Txapelketan eta Nafarroako Txapelketan aritu dira Iskizako gimnastak, gehienak lehendabiziko aldiz, eta guztiek egindako lanarekin oso kontentu daudela dio Agirrek.