LABeko kideen atxiloketen salaketa

Guaixe 2021ko api. 26a, 10:31

LABeko kideen atxiloketa salatu zuten Etxarri Aranatzen larunbatean.

Sindikatuak deituta kontzentrazioak egin ziren Altsasun ostiralean eta Etxarri Aranatzen larunbatean. 

Joan den astean LABen kontra egindako polizia operazioa salatzeko bi kontzentrazio egin ziren. Sindikatuak ostiralerako egoitza guztien parean bilkurak egitera deitu zuen eta larunbat arratsalderako manifestazioa deitu zuen Iruñean. Pandemiagatik perimetro itxieran dagoen Etxarri Aranatz eta Iruñera joan ezin gelditu zirenez, arratsaldean bilkura egin zuten plazan. Guztietan borroka sindikala aurrera. Sindikalgintza borrokalaria ez da delitua mezua zabaldu zuten. 

LABek patronalari leporatu zizkion bere sei kideen joan den asteko atxiloketak. Sindikatuko kideek Iruñean adierazi zutenez, “ikusten ari gara sistema kapitalista honen pean langileok ez garela demokrazian bizi”. Nabarmendu zutenez, “ekonomia elite bat gero eta botere gehiago” pilatzen ari dela eta “zigorgabe” sentitzen da. “Harrotuta ikusten dugu patronala, estatuko botere guztiak, legegilea, judiziala eta poliziala, kapitalaren zerbitzura daudelako”. Sindikalisten atxiloketak “ezarritako ordena zalantzan jarri nahi dutenendako mezu” gisa ulertu du LABek. Eta berretsi du sindikalismo eredu bera lantzen segituko dutela. 

Erlazionatuak