Bertan proiektua ezagutzeko eta ekarpenak egiteko bilera

Guaixe 2021ko mai. 4a, 19:23
Dinabiden egin zen Bertan proiektuaren aurkezpen ofiziala.

Bihar, 10:00etatik 12:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean edo online. Bilkuran adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko, etxebizitzaren eremuan eredu berriak aztertuko dira.

Sakanako Garapen Agentzia, Euskadiko eta Iparraldeko eragileekin batera Bertan proiektua garatzen ari da. Eta Europako Batasunaren dirulaguntza du. Egitasmoaren ataletako bat adinekoen etxebizitza beharrak asetzeari buruzkoa da. Haien bizi kalitatea hobetzeko eredu berriak aztertzen ari dira Bertan proiektuko kideak eta bihar horren inguruan ariko dira. Sustatzaileei adinekoen parte hartzea ere interesatzen zaie eta horregatik diagnosian parte hartu dute. Baina biharko bilkuran parte hartzeko gonbidapena egin diete ere. Eta gaian interesa duen guztiari. 

Jardunaldian parte hartu nahi duenak Altsasuko Iortia kultur gunetik pasa daiteke, edo bestela jardunaldia online segitzeko izena eman dezake hemen. Izena eman ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu ekitaldiaren estekarekin. 

Egitaraua

  • 10:00
    Foroaren aurkezpena.
  • 10:10
    Bertan proiektuaren aurkezpena.
  • 10:20
    Bideoaren aurkezpena.
  • 10:30
    Elkarlaneko etxebizitza entitateen aurkezpena: Etxekonak, Etxekide, Arterra Bizimodu (Nafarroa), Banka (Iparralde) eta Zerain (Gipuzkoa).
  • 11:30-12:00
    Entzuleen galderei erantzuteko tartea.