Agroekologia eskolaren bi hitzordu

Guaixe 2021ko mai. 5a, 12:34
Hainbat koloretako alubiak.

Babarrunei buruzkoa Uharte Arakilen, bihar, eta Arakilgo barazki barietateen hazien multiplikazioaz eta zaintzaz Ihabarren, etzi.

Arakilgo Udalaren bertako barietateak, bioaniztasun haziak egitasmoak aurrera jarraitzen du. Eta harekin batera Sakanako Agroekologia Eskolak, bihar eta etzi hitzorduak dituena. Prestakuntza saio horietara joan nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute. 

Egitaraua 
Maiatzak 6, osteguna. Babarrunen jardunaldia.  
17:00etatik 21:00etara David Ruiz (Elkea) babarrunen laborantza ekologikoaz hizketatuko da. Eta Errioxako Angianoko Babarruna egitasmokoek, berriz, tokiko babarrun eta baba barietateen balioa aitortzeko estrategien berri emanen dute, Uharte Arakilgo udaletxean. Izena emateko 948 4646 036 telefonora hots egin edo info@uhartearakil.com e-postara idatzi. 

Maiatzak 7, ostirala. Topaketa. 
17:00etatik 19:30era Arakilgo barazki barietateen hazien multiplikazio, zaintza eta banaketarako topaketa. Ihabarko kontzeju-etxean. Izen ematea gaur despeditzen da. Nahi duenak 948 500 101 telefonora hots egin edo info@arakil.net e-postara idatzi. 

Erlazionatuak