MENDIA

Mendian ibiltzen ikasteko Urbasan orientazio ikastaroa antolatu du Mankomunitateak

Guaixe 2021ko mai. 7a, 09:30

2018ko Sakanako Orientazio Proba, Sakanako Mankomunitateak gazteendako antolatzen duen ekimena.

Maiatzaren16an izanen da, 'Naturanitzean Gozatzen' programaren barruan, 8 orduko iraupena eta 11 kilometroko ibilbidea izanen du eta izena ematea zabalik dago Mank-eko Kirol Zerbitzuan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuak antolatutako Naturanitzean Gozatzen programak mendian ibiltzen ikasteko orientazio ikastaroa antolatu du maiatzaren 16an Urbasan. Programaren helburua Sakanako natura eta tokiak ezagutu, kirol praktika berriak sustatu eta Sakanako txoko ezberdinetako lagunak ezagutzea da. Horrela, orientazio ikastaroan parte hartzen dutenak Urbasako bidexketan barna ibiliko dira, mapa eta iparrorratza erabiliz, eta bidean artzain iturri eta txabolak topatuko dituzte. Xedea orientazio tresna horien erabilera ezagutzea da eta goiz polita pasatzea. 

Maiatzaren 16an goizeko 09:00etan hasiko da ikastaroa, Urbasako informazio gunean. 6 orduko iraupena izango du, eta 11 kilometroko ibilbidea izanen da gutxi gorabehera, 250 metroko desnibelekoa, zailtasunaren aldetik erraza. Ekimena mendian ibiltzera ohituta dauden 12 urtetik gorakoei dago zuzendua. 

Maiatzaren 16ko Urbasako orientazio ikastaroan izena ematea zabalik dago, Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus), maiatzaren 12ra arte. Leku mugatuak daudenez, (gutxienez 6 eta gehienez 18) lekuak izena ematearen ordenaren arabera beteko dira. Prezioa: 20 euro (12 eta 25 urte bitartekoek eta 65 urte baino gehiagokoek 15 euro).