Kiroldegia

Daniel Echávarri, Sakana Eskualde Aktiboa Zerbitzuko kirol orientatzaile berria

Guaixe 2021ko mai. 7a, 11:30

Dani Echavarri. UTZITAKOA

Astelehenetik aurrera berriro martxan egonen da zerbitzua eta baita Ttipi-Ttapa paseo osasuntsuak ere

Sakanako Mankomunitateko Sakana Eskualde Aktiboa zerbitzuak jarduera fisikorako orientatzaile berria du, Daniel Echávarri Manjón. Beraz, astelehenetik aurrera berriz martxan izango da Sakanako biztanleria gero eta aktibo eta osasuntsuago izatea helburu duen zerbitzua. Echávarrik Iraitz Berastegiren tokia hartuko du. 

Hortaz, astelehenetik aurrera ariketa fisikoa egin nahi duten eta honen inguruan informazioa nahi duten sakandarrak lasai asko hots egin dezakete zerbitzura (608 697 550), eta Echávarrik norberaren ezaugarri eta beharrei egokitutako jarduera fisikoa aukeratzen lagunduko die. Herritar guztiendako zerbitzua da, dohainik. 

Ttipi-Ttapa paseo osasuntsuak bueltan
Honekin batera, bueltan dira Ttipi-Ttapa paseo osasuntsuak Urdiainen (astelehenero 11:00etan), Bakaikun (asteartero 11:00etan), Iturmendin (asteartero 12:00etan), Lakuntzan (ostegunero 11:00etan) eta Etxarrin (ostegunero 16:00etan).  

Erlazionatuak

Bat, bi, bat bi…Aktiba gaitezen!

Maider Betelu Ganboa 2021 mar 10 Sakana