Txirrindularitza

Iturmendiko afizionatuen Nafarroako Txapelketa

Guaixe 2021ko mai. 18a, 11:00

Euripean jokatu zen Urbasa Txirrindularitza Taldeak igandean antolatutako afizionatuen mailako IX. Iturmendi Trofeoa, aldi berean 23 urtez azpiko eta eliteen mailako Nafarroako Errepide Txapelketa izan zena.

Erasoz betetako lasterketan Altamira seitan igo behar izan zuten txirrindulariek; Igor Arrieta uharte arakildarrak afizionatuen mailako bere lehen garaipena lortu eta Nafarroako txapeldun handia da.