Trenaren Aldeko Nafarroako plataformak eta trenen sektorean ordezkaritza duten CCOO, UGT, CGT, SF, SCF eta SEMAF sindikatuek akordioa sinatu dute. Dokumentua Garraio Ministerioari eta Nafarroako Gobernuari aurkeztu diote. Araban eta Burgosen ere gauza bera egin dutela azaldu du Iñigo Lezak, Arabako Trenaren Aldeko plataformako kideak.