Ainara Lasa Perez

"Berriak merkataritzari ikusgarritasuna eman nahi dio"

Guaixe 2021ko mai. 31a, 12:03

Berria egunkariak Berria Zabalik kanpaina Sakanara ekarri du. Gertuko merkataritzari ikusgarritasuna eman nahi dion kanpaina da.

Hartan parte hartu nahi duten establezimenduek doan izena eman dezakete. Izena ematen duten dendetan garagartzaro akaberan erosketak egiten dituztenen artean 1.000 euro zozketatuko ditu Berriak. Eta dendarien artean beste zozketa bat izanen da ere.