0-3 duinaren alde, kalera

Guaixe 2021ko mai. 28a, 11:24

Larunbatean, 12:00etan, Iruñeko autobus geltoki ondoko belardian.

Nafarroako 0-3 Plataformak deituta, Haur eskolen duintasunaren alde kontzentrazioa eginen da Iruñean bihar eguerdian. Plataformako kideek bilkurarekin etsipena adierazi dute bilkura horrekin. Izan ere, Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eskaintza publikoa eta haren baldintzak, langileenak  barne, arautzeko lan mahaia sortzea erabaki zuten erakundeek eta plataformak. Deitzaileek adierazi dutenez, PSNk boikoteatu egin du lan mahai hori sortzea, zeinetan Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Gizarte Eskubideen eta Hezkuntza Departamentuak eta alderdi politiko guztiek parte hartu behar zuten, guztiek norabide berean aurrera egiteko. 

Erlazionatuak