Maiatzaren 30a, Trinitate eguna baliatu zuten Bakaikuko eta Iturmendiko fededunek Santa Marina ermitan egindako lanak mustu eta bedeinkatzeko. 2019ko udazkenean hasi ziren ermita barruko harri artean erortzear zegoen morteroa kendu eta harri arteak porlanez estaltzen. Pandemia etorri zen eta lurra berritzeaz irailean bukatu zuten azkenik.
Santa Marinari otoitza
Oi Jainko,
Zuk eman diguzu Santa Marina birjinarengan, zure maitasunaren seinale eta eredu bat eta gu guztion aldeko babesa; emaguzu, ohituran bat garen gure herrioi, elkarrekin bat eginik ibiltzea ere. Saia gaitezela Jesukristo zure Semearen maitasunak bere bihotza bete zuenaren bertuteak antzeratzen, Zurekin Jainko eta Errege bizi baita gidaldi eta gizaldietan. Amen.