Astekaria

Berria Zabalik, merkataritza biziberritzeko

Guaixe 2021ko eka. 21a, 10:02
Berria Zabalik kanpaina SDOZEren eta SAkanako Mankomunitatearen laguntza du.

Berria egunkariak tokiko merkataritza biziberritzeko abiatu duen kanpainarekin bat egiten dute 46 saltokik. Haietan ostegunera arte erosten dutenak 1.000 euroko zozketan parte hartuko dute

Euskara hutsezko egunkariaren “ikusgarritasuna” handitzeko eta ibarreko “merkatari txiki eta ostalarien jarduna biziberritzeko kanpaina da” Berria Zabalik. Eta harekin bat egin dute Sakanako 46 establezimenduk. Asteartean abiatu zen eta ostegunera arte indarrean izanen da. Berria egunkariaren kanpainarekin bat egin duten saltokietan erosketa egiten duen guztiek 1.000 euroren zozketan parte hartzeko aukera izanen dute. Horretarako, txartel bat bete beharko dute. Zozketa hilaren 30ean izanen da. Rural Kutxak emandako mila euro horiek kanpainan parte hartu duten saltokietan gastatu beharko ditu sarituak. 

Bat egin duten denda eta taberna guztiak Berria Zabalik kartelarekin identifikatuta daude. Izena eman duten 49etatik 34 Altsasukoak dira, 10 Etxarri Aranazkoak, 3 Lakuntzakoak eta Arbizuko eta Olatzagutiko bana. Sektoreei dagokionez, gehienak arropa eta zapata dendak dira (17); jarraian daude janari dendak (5), tabernak (4), zerbitzuak (4), hortz klinikak eta optikak (4), liburu dendak (3), altzari dendak (3), edertasunari lotutakoak (2), etxe agentziak eta aseguru etxeak (2), lore dendak (1), paper dendak (1), etxetresna elektrikoak saltzen dituztenak (1) eta bestelakoak (2). Berriak haien guztien artean egunkarian jartzeko 1.000 euroko balioa duen publizitatea zozketatuko du.  

Kanpaina martxan jartzeko, Berriak Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearen eta Sakanako Mankomunitatearen laguntza eta Rural Kutxaren babesa izan ditu. 

Establezimendua

Herria

Sektorea

Hostogorri Altzariak

Etxarri Aranatz

Altzari dendak

Muebles Etxarri

Etxarri Aranatz

Altzari dendak

Muebles Santa Cruz

Altsasu

Altzari dendak

Mari Carmen

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Iker kirolak

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Sabando denda

Etxarri Aranatz

Arropa eta oinetako dendak

Lezea kirolak

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Larka

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Joselen moda

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Tu Tienda Especial

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Sare oinetakoak eta poltsak

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Asensio moda

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Katuka

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

ML moda

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Txikitxo

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Ekin Moda

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Pinpilinpauxa

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Bengoetxea oinetako denda

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Lasa Kirolak

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Marigorri

Altsasu

Arropa eta oinetako dendak

Xagu informatika

Altsasu

Bestelakoak

Izara

Altsasu

Bestelakoak

Lizardi

Etxarri Aranatz

Edertasuna

Iñaki Ileapaindegia

Etxarri Aranatz

Edertasuna

Izelai S.L.

Altsasu

Edertasuna

Gertu Sakana SL

Altsasu

Etxetresna elektrikoak

Argiro Optika

Etxarri Aranatz

Hortz klinika eta optikak

Optika Sakana

Altsasu

Hortz klinika eta optikak

Lonbren denda

Arbizu

Janari dendak

Cristina janari denda

Altsasu

Janari dendak

Tania arrandegia

Lakuntza

Janari dendak

Isidoro Arregi harategia

Lakuntza

Janari dendak

Pako harategia

Olatzagutia

Janari dendak

Sorkunde harategia

Altsasu

Janari dendak

Juncal autozerbitzua

Lakuntza

Janari dendak

Arkatz liburu denda

Altsasu

Liburu dendak

Liburunda paper denda

Altsasu

Liburu dendak

Kaxeta liburu denda

Etxarri Aranatz

Liburu dendak

Lorea

Altsasu

Lore dendak

Txartel

Altsasu

Paper dendak

Akeita kafetegia

Altsasu

Taberna

Leku Ona taberna

Etxarri Aranatz

Taberna

Derry Aske

Etxarri Aranatz

Taberna

Gautxori taberna

Altsasu

Taberna

Ramos etxea

Altsasu

Zerbitzuak

Ramos elektrizitatea

Altsasu

Zerbitzuak