Bandan jotzeko musikarien bila

Guaixe 2021ko eka. 23a, 10:11

Haize Berriak musikarien bila ari da. Instrumentu bat jotzen duten pertsonak Sakanako banda parte hartzera animatzen dituzte. 

"Instrumentu bat jotzen baduzu eta talde ezberdin batean jotzen ongi pasa nahi baduzu", Haize Berriak da zure banda. Sakanako banda musikarien bila ari dela jakinarazi zuen sare sozialen bidez. Jakinarazi dutenez, entseguak larunbat goizetan dira, talde giro bikaina dago, edozein herritako instrumentu joleak hartzen dituzte eta COVID-19 protokolo oso zorrotza dute. Informazio gehiago jaso nahi dutenek "konpromisorik gabe" bandarekin harremanetan jarri dezake: 651024258 (David) eta 636323682 (Arkaitz) telefonoetan edo bandahaizeberriak@gmail.com e-postan. 

Erlazionatuak

Sakanako musikarien bide naturala

Erkuden Ruiz Barroso 2021 mai 12 Altsasu