Pato bakarlariak ireki zuen Lakuntzako kultur zerbitzuak prestatutako agenda. Kontzertuek pisu handia dute egitarauan. Larunbatean, uztailaren 10ean, 19:00etan, kultur etxean, Xuar gazte taldearen kontzertua izanen da. Xuarrek 2020ko martxoan eskaini behar zuen bere lehenengo kontzertua, baina pandemiagatik bertan behera utzi zuen. Hau izanen da, beraz, bere lehenengo emanaldia. Metal taldea da.
Kultur agenda
Larunbata 10
- 19:00, kultur etxea
Xuar taldearen kontzertua
Igandea 11
- 18:30, plaza
Beietz taldearen kontzertua
Asteazkena 14
- 16:00-20:00, igerilekua
Puzgarriak
Igandea 18
- 13:30, plaza
Amets taldearen kontzertua
Igandea 24
- 18:30, plaza
Jorge Sanchez bakarlariarekin Silvio Rodriguezen kantak