Autobus zerbitzua zabaldu dute

Guaixe 2021ko uzt. 9a, 10:55
Autobusa jendea hartzen Irurtzunen. ARTXIBOA

La Burundesak Iruñera eta Gasteizera joateko autobus zerbitzu gehiago eskaintzen ditu.

Pandemiaren eraginez, lastailaren 24tik autobus bidezko garraio publikoaren zerbitzua murriztu egin zuen La Burundesa enpresak. Iruñea eta Gasteiz lotzen dituzten autobusek astez sei bidaia egiten zituzten, larunbatetan bi, eta bakarra igandeetan eta jai egunetan. Astelehenaz geroztik, gauzak aldatu egin dira, eta bidaiariek autobus eskaintza zabalagoa opatuko dute: astez bederatzi autobus pasatzen dira bidaiariak hartzera, larunbatetan sei izanen dira eta igande eta jai egunetan lau. 

Erlazionatuak