'Bideak' dokumental sakandarra Montenegron

Guaixe 2021ko uzt. 30a, 10:02
'Bideak' dokumentalaren irudi bat. ARTXIBOA

Xabier Unanua irurtzundarrak eta Aritz Ganboa arbazuarrak egindako filma Green Montenegro International Film Fest-en proiektatutako dute bihar, uztailaren 31n, Ecology of the Soul sailaren barruan. 

Bihar, uztailak 31, ostirala, hasiko da GMIFF Green Montenegro International Film Fest jaialdiaren VII. edizioa, eta Sakana ordezkatuta egonen da Bideak film dokumentalarekin. Filma bihar bertan aurkeztuko dute. Xabier Unanua irurtzundarrak zuzendu zuen filma, eta Aritz Ganboa arbizuarrak protagonizatu zuen. Ekoizpena biek egin zuten. Bideak dokumentalak Aritz Ganboak mendien bidez egindako 170 kilometrotako ibilbidea kontatzen du, artzainen lanari balioa emanez. 

Erlazionatuak

'Bideak Dokumentala', bidea egiten

Maider Betelu Ganboa eta Eneida Carreño Mundiñano 2021 ots 02 Irurtzun