Liburu bat egingo dugu sormen tailerrak bi atal izanen ditu: liburugintzaren historiari buruzkoa eta alde praktikoa. Liburu bat, objektua, egiten ikasiko dute parte hartzaileek, hau da, ez dute idatziko, baizik eta liburu baten orriak nola josten diren, azala nola egiten den eta abar ikasiko dute. Egindako liburuxka etxera eramen dute. Tailergileak Ana Urrestarazu euskal editoreen arduraduna eta Carmen Elvira Pamiela argitaletxeko editoreetako bat izanen dira.
Arbizuko tailerra irailaren 21ean, asteartea, izanen da, 17:00etatik 18:30era, eta Ziordikoa urriaren 5ean, asteartea, izanen da, 17:00etatik 18:30era. Tokiak mugatuak dira, beraz, aurretik izena eman behar da liburutegietan bertan edo liburutegia@arbizu.eus Arbizuko tailerrerako eta ziordialib@cederna.es Ziordirako. 8 eta 12 urte bitarteko haurrendako tailerra da.