Sarituek Sakanako dendetan gastatzeko txartel bana jaso zuten. Sari banaketa ekitaldian izan ziren zerbitzuko batzordeko kide Maria Saez de Albeniz Bregaña eta Olatzagutiko alkate Joseba Vizuete Askargorta.
Sarituak
Euskara
16 urtetik gorakoen maila
- Hutsik gelditu zen.
16 urtetik berakoen maila
- 1. Julen Larraza Salinas. Barrukoa garrantzitsuena da. 100 euro.
“Izenburuak ongi dioen bezala, kanpoko itxuren gainetik, barrukoa da garrantzitsuena. Arraroa, ezberdina dela epaitu gabe, azaleko zurrumurrurik zabaldu gabe”. - 2. Sanna Essobai. Egun txarra. 75. euro.
“Desberdinak izanagatik elkarrekin bizi ahal garelako”. - 3. Alain Gurmindo Gabari. Sagula. 50 euro.
“Enpatia. Bestearen tokian jarriz gero makina bat gaizki egote ekidin daitezkeela adierazten du. Arazoei irtenbidea eman. Desberdintasunari aukeraren balioa ematen dio”.
Aipamen bereziak
- 1. Nadiri Ezzekraoui. Egun gogorra. 40 euro.
“Desberdinak baino berdinagoak garelako. Zurrumurru eza eta tratu Berdintasuna aldarrikatzen du”. - 2. Enaitz Aguado Sanz. Arratsalde eguzkitsua. 40 euro.
“Diskriminazio eza larruazalarengatik. Berdintasuna, errespetua, aniztasuna eta onarpena azaleratzen ditu. Baita bidegabekerien salaketa ere”. - 3. Brayan Exposito Oraa. Pepita. 40 euro.
“Pilota gizon-emakumeen kirola berdin-berdin dela ohartzea dakar, inolako bazterkeriarik gabe”. - 4. Hodei Audikana Olaiz. Egun eguzkitsua. 35 euro.
“Diskriminaziorik ez egitearen aldeko ipuina .Gaizki eginaz ohartuta , berdintasuneko eskenatoki berri bat azaltzen du”. - 5. Gaizka Flores Martin. Pello Martinez. 35. euro.
“Diskriminazio eza berdinen artean eskola esparruan aldarrikatzen du. Errespetua eta Berdintasuna”.
Gaztelania
16 urtetik gorakoen maila
- 1. Jose Crespo Larraza. Del diario acontecer en un portal de viviendas. 200 euro.
“Igogailu baten gorabeherak kontatzen ditu, auzokideen komunitate guztiz multikultural batean. Babelgo dorre txiki bat. Kulturen arteko bizikidetza islatzen du, arrazismorik, estereotiporik eta zurrumurrurik gabea, bizikidetzari hain negatiboki eragiten diotenak”. - 2. Izaskun Salinas. Reina o rey. 150 euro.
“Beste leku batetik iristen denaren harrera-lurraren adibidea. Hizkuntza, larruazal-kolorea, egoera... alde batera utzita, azken finean, justizia”. - 3. Essaida Essobai. Salma. 100 euro.
“Tokiko harreraren ondorio positiboak, aurreiritzirik eta zurrumurrurik gabe, berdintasunean, errespetuan eta jatorriagatik edo beste arrazoi batengatik diskriminaziorik ez egitean”.
16 urtetik beherakoak
- 1. Aiora Larraza Salinas. Cucurucho de helado. 100 euro.
“Besteekiko enpatia. Migratzen dutenekiko elkartasuna, oso modu orijinalean”. - 2. Iker Eskudero Gomez. Nuevas vidas. 75 euro.
“Aporofobiatik urrun, paternalismotik urrun, arrantzarako tresneria eskaintzen du, premia duen persona bere egoera zailetik ateratzeko erreminta, eta ez irtenbidea”. - 3. Oussama Missaoui Oualalit. El señor Sailer. 50 euro.
“Azalaren kolorearen gainetik, zurrumurruen gainetik, zaren bezalakoa izanik, ‘bete zure ametsak’ da ipuinaren leloa.