Green Capital Development 113 SLUk Andia mendiaren hegoaldean, natur parkeko mugatik metro gutxira, Aldane haize erroten poligonoa egiteko egitasmoa aurkeztu du. Jarriko diren haize erroten tamainagatik haiek Sakanako hainbat mendi tontorretatik ikusiko dira. Egitasmoaren kontra daude Gesalaz, Lezaun eta Deierriko alkateekin batera Urbasa-Andia bizirik plataformako kideak prentsaurrekoa eman zuten ostiralean. Azken horren ordezkari Irantzu Liarragak dei egin zien toki erakundeei, kolektiboei eta pertsona guztiei haize erroten poligonoaren kontrako alegazioak sinatzera, “proposatutako aurreproiektuaren gehiengoaren gaitzespena ikusarazteko”. Alegazioak hilaren 27a baino lehen sinatu behar dira. Sakanako hainbat herrietan utzi dituzte sinadura orriak.
Haize poligonoaren kontrako alegazioak dauden tokiak
- Uharte Arakil: Motxale taberna
- Lakuntza: Lagun Artea eta Kale Txiki tabernak.
- Arbizu: Juanito eta Kiroldegiko tabernak.
- Lizarraga: Bargazpi taberna.
- Etxarri Aranatz: Leku Ona eta Xapatero tabernak.
- Bakaiku: Koxko taberna.
- Iturmendi: Aritzaga taberna.
- Urdiain: Kaluxa taberna.
- Altsasu: Txalaparta taberna eta Zelai albaitaritza klinika.
- Olatzagutia: Ogi Berri okindegia.
Mendi martxa
Poligonoaren eragina mendian bertan ezagutzeko mendi martxa antolatu du plataformak. Igandean,09:30ean, Iturgoiengo plazatik.