Urbasa-Andia natur parkearen hegoaldeko mugaren ondoan, Iturgoien eta Lezaun artean, haize erroten poligonoa jartzeko egitasmoa dago. Proiektua bertatik bertara ezagutzeko mendi irteera antolatu du egitasmoa geldiaraztearen alde dagoen Urbasa-Andia Bizirik plataformak. Haize erroten poligonoa eta hari lotutako azpiegiturak (argindar linea berria, pistak…) non leudekeen adieraziko dute. Martxan parte hartzen dutenek ibilbidean zehar pintxoak jateko aukera izanen da. Haiekin ateratako dirua plataformaren gastuak pagatzeko erabiliko dute.