Astebete luzatu dute Bertso Eskoletan izena emateko epe

Guaixe 2021ko ira. 27a, 11:49
Nafarroako Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuten gazteak. NBE / ARTXIBOA

Urriaren 1era arte 2021-2022 ikasturterako izena emateko aukera izanen da Nafarroako Bertsozale Elkarteko webgunean. Izena ematearekin kamiseta bat oparituko dute. Sakanan sei talde daude. 

Nafarroan 37 bertso eskola talde eskaintzen ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Matrikulazio kanpaina urriaren 1era arte izanen da, eta saioak urriaren 4an hasiko dira. Sakanan sei talde daude Irurtzunen, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta Altsasun. 

Izena ematea telematikoki egin behar da eta taldeak osatzeko gutxienez lau lagunek eman beharko dute izena. Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin betiko ordutegia. Izena ematearekin lotutako kontuetarako elkarteak bi komunikazio bide jarri ditu martxan: 948 143747 eta nafarroa@bertsozale.eus.

Sakanako taldeak

  • Irurtzun
    • LH6 - DBH4
      Astelehenak, 16:00etatik 16:50era, kultur etxean
      Irakaslea: Aitor Irastortza
  • Lakuntza
    • LH6 - DBH4
      Astearteak, 15:40etik 16:30era, kultur etxean
      Irakaslea: Aitor Irastortza
  • Etxarri Aranatz
    • LH6 - DBH1
      Ordutegia eta irakaslea zehazteke
    • DBH2 - DBH4
      Asteazkenak, 18:00etatik 19:00etara, Maisu-maistren etxea
      Irakaslea: Eneko Lazkoz
  • Altsasu
    • LH6 - DBH2
      Ordutegia eta irakaslea zehazteke
    • DBH3 - Batxilergoa
      Ordutegia zehazteke, AEK Euskaltegian
      Irakaslea: Saats Karasatorre

 

Erlazionatuak

Lehenengo aldiz oholtzan

Erkuden Ruiz Barroso 2021 eka 14 Sakana