Arakilgo Udalak ibarra ezagutarazteko turismo irteera antolatu du lastailaren 16rako, larunbata. Hitzordua Egiarretako Itxasperri ermitan jarri du. Santiagori eskainitako eraikinaren historia ezagutzeko aukera izanen da han bertan 10:00etan. Azalpenak entzun eta gero, Itxasperritik Aixitako gaztelurako bidea hartuko dute 10:30ean. Behin gazteluan, 11:30ean, haren jatorriari buruzko azalpenak jasotzeko aukera izanen da. Baita handik dauden bista ederrez gozatzeko aukera ere. Eguerdian Itxasperrira bueltatzeko bidea hartuko dute.
Arakil ibarra ezagutzeko turismo irteeran parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako arakilkultura@gmail.com edo info@arakil.net e-posta helbideetara idatzi edo 634 584 226 edo 948 500 101 telefono zenbakietara hots egin daiteke. Izen ematea doakoa da.