Arakilgo Udalaren Kultura Zerbitzuak kultur irteera antolatu du hilaren 23rako. Bizkaiko Muskiz herrian dagoen El Pobal burdinola bisitatzea eta han nola lan egiten zen ikusteko aukera izanen dute bisitariek. Horretarako 08:30ean Arakildik abiatuko dira. Bisita 11:00etan izanen da. Handik La Arboledara joanen dira. Herriko burdin meategien historia ezagutzeko aukera izanen dute horrela arakildarrek. Haren ondoren, 14:00etan, meatzarien erara prestatutako babarrun bazkalduko dute. Bidaia Muñatoizko gaztelura egindako gidatutako bisitarekin despedituko da. Itzulera bidaia 18:30erako iragarri dute.
Udalak antolatutako kultur bidaiara ikasiago joan nahi dutenek bezperan, hilaren 22an, Errotzen izanen hitzaldia ezin dute galdu. Izan ere Juantxo Madariaga historialariak El Pobal eta Montañonesen historia testuingurua azalduko duen hitzaldia emanen du. Sarrera librea da, baina aurretik udaletxean izena eman behar da. Bestetik, bidaiara joateko izen ematea hilaren 15era arte zabalik dago. Horretarako arakilkultura@gmail.com edo info@arakil.net e-posta helbideetara idatzi edo 634 584 226 edo 948 500 101 telefono zenbakietara hots egin daiteke. Arakilen erroldatutako helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, berriz, 12. Ibarrean erroldatuta ez daudenek 30 edota 15 euro.