Nafarroako Gobernuak herrien despopulazioari aurre egiteko Suspertu plana. Despopulazioari aurre egiteko azpiegiturak hobetzea izeneko diru saila du bere aurrekontuetan. 1,2 milioi euroko aurrekontua du, eta despopulazio arriskuan dauden udal eta kontzejuen artean banatzeko da. Toki erakunde sakandarrek eskaerak aurkeztu arren, foru administrazioak aukeratutako 30en artean ez daude.
Ibarreko udal eta kontzejuen proiektuak erreserban gelditu dira, erakunderen batek bere inbertsioa ez egitea erabakiz gero, beste bati emanen liokeelako dirua gobernuak. Puntuazioaren hurrenkeraren arabera osatutako zerrenda da.
Sakanako udal eta kontzejuek dirulaguntza deialdira aurkeztutako lanak | |||
Toki erakundea | Lana | Aurrekontua | Postua |
Arakilgo Udala | Udaletxeko aldagelak berritzeko lanak | 46.204,37 | 69 |
Etxeberriko Kontzejua | Jolas parkea berritzea | 12.933,09 | 67 |
Egiarretako Kontzejua | Frontoiaren eskuin pareta ixtea | 56.349,75 | 100 |
Etxarrengo Kontzejua | Frontoia konpontzea | 96.733,43 | 112 |
Hiriberri Arakilgo Kontzejua | Kontzeju etxean biltegia egokitzea | 28.951,26 | 113 |
Ihabarko Kontzejua | Kontzeju etxeko erabilera anitzeko aretoko komuna berritzea | 7.271,50 | 101 |
Uharte Arakilgo Udala | Indarrean dagoen segurtasunari eta irisgarritasunari buruzko araudira egokitzea udaletxeko goiko solairuak | 49.846,16 | 45 |
Urdiaingo Udala | Komunak berritu eta frontoiaren irisgarritasuna hobetzea | 32.500,20 | 104 |