Konposta hartzeko aukera dago

Guaixe 2021ko urr. 25a, 09:04
Konpost metak Utzubar EKO Gunean. ARTXIBOA

Arbizun dagoen Utzubar EKO Gunetik pasa behar da astegunetan, 09:00etatik 14:30era.

Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak gogorarazi duenez, sakandarrek konposta hartzeko aukera dute. Horretarako, Utzubar EKO Gunetik pasa behar da. Mank-ek konpost planta martxan jarri zuen apirilaren 15ean. Horrek materia organikoa tratatzeko aukera handiagoa eman dio. Konpost plantak urtean mila tona hiri hondakin organiko eraldatzeko gaitasuna du. Ondorioz, konpost gehiago sortzen da, eta ongarri hori eskuratu nahi duenak lasai asko pasa daiteke hura jasotzera. 

Erlazionatuak