Herri kirolak

Herri kirolarien buelta plazara

Maider Betelu Ganboa 2021eko urriaren 25a

Irañetak Sakanako Herri Kirol Eguna hartu zuen igandean. Sakanako Aizkora eta Harri Jasotze eskoletako kirolarien, Andra Mari ikastolako trontzalarien, aizkolarien eta motozerralarien erakustaldiak izan ziren. Primerako giroa zela, irudi ederrak utzi zituen Mankomunitateak antolatutako ekitaldiak.