Sakana Saria ibarrean gizarte, ingurumen edo ekonomia eragin positiboa izan duen erakunde edo ekimen kolektibo bati, irabazi asmoa izan edo ez egindako lana aitortu nahi dio. Horretarako, ondorengo baloreak bereziki kontuan hartuko dira: dinamismoa eta erresilientzia-gaitasuna oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko, aniztasuna aberastasun kolektibo gisa ikusia eta elkartasuna eta onura komuna bilatzea komunitatearen beharrak lehenetsiz. Azken horretarako funtsezko elementuak dira komunitatearen lana (auzolana) eta herri-ondasunak (komunala).
Bigarren urtez Sakanako Sozioekonomia Behatokiak banatuko da Sakana Saria. Jasotako proposamenen artean behatokiko kideek aukeratuko dute Sakana Saria zeini eman. Gainera, proposatutako hautagai guztien artean aipamen berezi bat ere banatuko da, herri bozketa bidez aukeratu ahalko dute sakandarrek saria nori eman.