Arakil euskaraz ezagutzeko

Guaixe 2021ko urr. 28a, 13:08
Irurtzunen familia mintzakide egitasmoko ibilaldi bat. ARTXIBOA

Igandean, 09:30ean, Hiriberriko plazatik abiatuko dira Mintzakide programakoak, Egiarretaraino.

Hiru batean. Hori da Mintzakide programak iganderako eskaintzen duena. Batetik, euskara praktikatzea. Bestetik, Arakilgo naturaz gozatzea. Eta, azkenik, ibarreko altxorrak ezagutu eta haiekin gozatzea. Eskaintza onartzeko beharrezko bakarra euskaraz jakitea da. Izan ere, Mintzakide programa euskara jakin baina hitz egiteko gaitasun edo ohitura gutxi duten pertsonei hitz egiteko aukera emateko sortu zen. 

Astean behin euskara dakien pertsona batekin elkartzen dira, hiruzpalau pertsonaz osatutako taldeetan. Ordu batez, edo gehiago nahi bada, gustuko zerbait egiten dute: dela kafea edan, paseatu, mendira joan, bizikletan ibili… Interesa duenak 600 482 024 telefono zenbakira hots egin edo Whatsapp mezua bidali besterik ez du egin behar. Asteroko martxaz aparte, hilean behin edo, jarduera osagarriak antolatzen ditu Mintzakide programak, beste mintzakide batzuekin harremanetan jartzeko eta hizketatzeko espazio seguruak eskaintzeko. Sakanako Mintzakidetik igandeko ibilaldian parte hartzera animatu dute.  

Oraingoz dauden Mintzakide taldeak
Herria Eguna Ordua Tokia
Irurtzun Asteartea 18:00 Iratxo elkartea
  Ostirala 09:00 Pikuxar
  Ostirala 19:00 Pikuxar
Lakuntza Osteguna 18:00  
Arbizu Osteguna 18:00  
Iturmendi Astelehena (bi astean behin) 19:00 Aritzaga elkartea
Altsasu Astelehena 16:00 Koxka
  Osteguna 10:00 Kukuerreka elkartea
  Osteguna (bi astean behin. Euskalkia praktikatzeko) 20:00 Lezea
  Ostirala 09:00 Kaixo
Ziordia Ostirala 16:00 Liburutegia